01 - Ba al dakizu?
Aitor Mazo eta Patxo Telleriaren 'Bypass' filmak 36.000 ikusletik gora izan zituela 2012an?
Koldo Almandozen bederatzi film labur hautatu ditzutela Kimuak katalogoan?
Eneko Olasagastik Habanako Zinemaldian saria jaso zuela 'Maité' filmagatik?
Ramon Agirre aktoreak 20tik gora euskal filmetan hartu duela parte?
Asier Altunaren 'Amama' filmaren gidoiak 76 orrialde dituela?
Moriarti ekoizpen etxeak 30etik gora lan ekoitzi dituela 2000 urteaz geroztik?
02 - Ba al dakizu?
Euskal kazetaritzaren 50 urteko ibilbidea jasotzen duela 'Zubi lana' dokumentalak?
Juanmi Gutierrezen 'Paseko txoriak' azken lana Giza Eskubideen Zinemaldian eman zutela?
2018an euskarazko fikzio gehiago estreinatu zirela dokumentalak baino?
'Pikadero' lanaren egile Ben Sharrock 'Limbo' film berria prestatzen ari dela?
Aitor Arregiren 'Zarautzen erosi zuen' (2014) film laburrak dozenatik gora sari eskuratu dituela?
'Lur eta Amets' haurrentzako proiektuaren zinemarako animaziozko egokitzapena prestatzen ari
03 - Ba al dakizu?
Maddi Barber zinemagileak Itoizko urtegiaren ondorioei lotutako bi lan egin dituela?
Aitor Arregi eta Jon Garañoren 'Handia' filmak 130.000 ikusletik gora izan dituela?
Ikus-entzunezko Komunikazioa irakasten duen Iban del Campok zenbat film labur zuzendu dituen?
Euskaltzaindiaren 100 urteko ibilbideari buruzko lana zuzendu duela Fermin Etxegoienek?
'Aralar, mundua leku den lurra' dokumentalak Izabako Ukerdi jaialdian gidoi onenaren saria jaso zuela 2018an?
Katihotsak Logia Kultur Elkarteak Euskal Herriaren historia eta izua uztartzen dituen trilogia osatu duela?
04 - Ba al dakizu?
Atera Films banatzaileak 30etik gora euskal film zabaldu dituela nazioartean?
Mattin Zeberiok 18 urterekin aurkeztu zuela 'Zortzi Yukon' dokumentala Bilbao Mendi Film Festivalean?
Edward Snowdenen kasuari buruzko filma euskaraz ikusgai dagoela?
Iratxe Fresnedak 2018an aurkeztu zuela bere bigarren dokumentala, 'Lurralde Hotzak'?
Artzaintzari buruzko 'Pastoreak' lana bi jaialditan saritu dutela?
'Pumori, mendiaren alaba' lanak 2001ean Himalayan jazotako ezbehar bat duela sorburu?
05 - Ba al dakizu?
‘Euskal pilota. Larrua harriaren kontra” dela euskal jatorriko filmarik ikusiena?
‘Xora’ (Peio Cachenaut, 20212) izan zela xibereraz errodaturiko lehen filma?
Maria Elorzak eta Koldo Almandozek aurkeztutako Quebrantos film laburrak hogeitik gora jaialditan parte hartu, eta zazpi sari eskuratu dituela?
‘Gure Sor Lekua’ (1956) lana izan zela euskaraz (eta kolorean) egindako lehen filma?
‘Navarra, las cuatro estaciones’ (1972) da euskal filmarik luzeena, 150 minutuko iraupenarekin.
Zeta Zine Kluba sortu dute Ondarroan, Beikoizini aretoaren azpiegitura baliatuz
06 - Ba al dakizu?
Aurki estreinatuko dute #68SSIFF -eko Irizar Sariaren epaimahaiak aipamen bereziarekin erdietsitako 'Non dago Mikel?'
Quebrantos film laburrak hogeitik gora jaialditan parte hartu, eta zazpi sari eskuratu dituela?
Zaldibarko zabortegiaren hondamendiaz dokumentala osatu du Berriak
Euskaldunon Egunkariaren itxieraren 18. urteurrenean, 'Paperezko hegoak' dokumentala estreinatu du ETBk
