Azala

Paperezko Hegoak

Sinopsia

Nola sukaldatu zen Euskaldunon Egunkariaren aurkako eragiketa? Zer dela eta erabaki zuen Estatuak haren kontra jotzea? Zer bilatzen zen euskalgintza mugimenduko pertsona ezagun eta prestigiotsuak atxilotu, torturatu eta publikoki umiliatzean? Zergatik itxi zuen Guardia Zibilak euskarazko egunkari bakarra? 

Dokumental hau, galdera horientzako erantzunen bila abiatuko da, fokua garaiko gako eta faktore ezberdinetan ipinita. Ikerketa sakon baten ondorio, lehen mailako pertsonaien testigantzen bidez eta Egunkariaren beraren artxiboetatik ateratako irudi ineditoei esker, orain arte ezezagunak diren ikuspegi eta datuak azalaratzea izango da filmaren parioa.



Hizkuntza: Euskaraz





Trailerra


Fitxa Teknikoa

Zuzendaria: Samara Velte, Josu Martinez

Gidoilaria: Josu Martinez, Samara Velte

Ekoizleak: Ane Antoñanzas

Argazki zuzendaria: Hibai Castro Egia

Posprodukzio soinua: Xanti Salvador

Musika: Joserra Senperena

Muntaketa: Maialen Sarasua