Azala

Pumori, mendiaren alaba

Sinopsia

2001eko udazkenean Himalayan zendu ziren 5 euskal mendizalegazteei omenaldi gisa sortutako ikus-entzunezkoa, baita NepaletikGipuzkoara etorritako gazte baten, Suku Mayaren, historia kontatzekoahalegina ere.

Izan ere, istripua gertatu baino lehen, hildako mendizalehorietako batek, Benat Arruek, argazki bat atera zuen neskatonepaldar batekin. Urtebete geroago, helburu bikoitzarekin itzuliziren Nepalera Benaten gurasoak: alde batetik, istripuaren lekuabisitatu eta hildako mendizaleak omentzekoa, eta,  bestetik,semearekin argazkia ateratako neskatxa nepaldarra ezagutzekoa.Familiak lortu zuen Suku Maya izeneko haurra topatzea, eta harremansendoa eraiki zuten urteetan maiz bisitatuz.

Bisita horietako batean, ordea, ikusi zuten umearen osasunagaiztotzen ari zela. Haurraren tratamendua ordaindu eta, hurabermatzeko, Euskal Herria ekartzea erabaki zuten. Egun, Aizarnan bizida, euskara ikasten ari da, eta herritarren maitasuna duen gaztetxoaintegratua da Suku Maya.



Hizkuntza: Euskaraz



Trailerra


Aktoreak

Ahotsak: Alex Txikon Aurkezleak:

Fitxa Teknikoa

Zuzendaria: Iban Gonzalez