Azala

Zaldibarko hondamendiaren arrakaletan barrena

Sinopsia

Otsailaren 6an da urtebete Zaldibarko zabortegia jausi eta Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran azpian harrapatu zituela. Urteurrena gogoratzeko, BERRIAk "Zaldibarko hondamendiaren arrakaletan barrena" dokumental laburra ekoitzi du. Lan horretan, otsailaren 6tik 16rako egunak nola bizi izan zituzten gogoratu dute hiru protagonistak: gertatutakoaren berri nola izan zuten, eta hurrengo hamar egunak nolakoak izan ziren eurentzat. Euskadi Irratiak gertatutakoaren inguruan eman zuen lehen albistearekin hasten da dokumentalaren kontakizuna, eta BERRIAk hamar egun geroago -2020ko otsailaren 16an- argitaratu zuen garraiolari baten testigantzarekin amaitzen da, zabortegiaren funtzionamendua azaltzen duen audio argigarri batekin. Egun horietako bizipenak jasotzea izan da BERRIAko multimedia mahaiko kideen helburua: gaia hain zabala izanik eta hain ondorio tragikoak izanik, hiru pertsona horien ahotik entzutea zer gertatu zen. Nagore Arinek, Lara Madinabeitiak eta Jon Ordoñezek egin dute dokumentala. Gidoia Arinek eta Ordoñezek ondu dute; irudiak, soinua eta edizioa Arinen eta Madinabeitiaren lana izan dira; eta produkzio lanetan Ordoñez aritu da.



Hizkuntza: Euskaraz



Trailerra


Pelikula

Fitxa Teknikoa

Zuzendaria: Nagore Arin, Jon Ordoñez

Muntaketa: Lara Madinabeitia