Sinopsia
Barren-barrenetik hasten den bidaia pertsonala da Lurralde hotzak. Begiratzeko modu bat da. Arnas egiteko bide bat. Zergertatzen da, baina, norbere joan-etorriek Theo Angelopoulos, Bego Vicario, Win Wenders edota Rut Hillarp zinemagileen begiekin topo egiten dutenean? Euskal Herrian hasi eta Eskandinavian barrena, lurralde hotzetan barna, norbere lorratzak poema bilakatzen dira.
Ez-fikziozko road movie honetan, sortzaileen ikuskera, irudien barruan ezkutatzen dena, erlezaintzaren, arkitekturaren eta pertsonen paisaiarekin batera uztartzen da.
Zinemagintzaren zinemagintza da Lurralde hotzak eta, begirada garaikidearekin berrikustean, zentzu berriak hartzen dituzten lekuak. Barrualdeko paisaietatik, eguzkiak erretakoak, iparraldeko argi urdinetik iraganda, filmak zinema-artxiboez hausnartzen du, haien iraunaldiaz eta kultura altxor moduan daukaten garrantziaz. Aldi berean, arkeologia zinematografikoari zentzu berria ematen dio, gaurko irudiekin elkarrekintzan kokatzean.
Zinemagintzak bere egiten dituen paisaietan, eremuz kanpokoek hartzen dituzten esanahietatik bidaia da Lurralde hotzak. Zinemagintza eta bizitza nahasten dira ikus-entzunezko artefaktu honetan, bizitzea artelana dela jakinik.
Hizkuntza: Euskaraz
Trailerra
Fitxa Teknikoa
Zuzendaria: Iratxe Fresneda Delgado
Gidoilaria: Iratxe Fresneda Delgado
Posprodukzio soinua: Jose Luis Rubio
Muntaketa: Raul Lopez
Albisteak
Zinea.eus 2022-11-14:
IRATXE FRESNEDA: 'Nor dira besteak? Nor gara gu?' - Zinea
EiTB - Gure Kasa 2019-01-15:
"Lurralde hotzak" filmean ez da aktorerik azaltzen -
EiTB - Kultura Transit 2018-11-30:
Iratxe Fresneda zinegilearen lurralde hotzetarako bidaia -
Zinea 2018-10-17:
Maider Oleaga eta Iratxe Fresneda, Gijongo Zinemaldian - Ines Arrue