Sinopsia
2019a, bere 25 urteko ibilbidearen une gorenean, etenaldi mugagabe baten berri eman zuen Berri Txarrak taldeak. Horrekin batera, urte osoa iraungo zuen Ikusi Arte (1994-2019) agur bira iragarri zuten ere, zeinaren bitartez mundu osoko agertokietan arituko ziren azkenekoz. Marina Lameiro zinemagileak bertatik bertara jarraitu zuen bira, eta bertan jasotakoak aurkeztuko ditu Dardara film luzean.
Munduko hainbat tokitan bizi diren zaleen istorioetatik abiatuta, Lameirok erretratu koral bat egin du. Zale guzti horiek hari komun batek lotzen ditu: Berri Txarrak taldearen musikak. Filmean Lekunberriko musikariek utzitako arrastoa ikusiko dugu, estilo baten —rocka—, hizkuntza baten —euskara— eta belaunaldi baten —bere kideena— mugez harago, fenomeno unibertsal bihurtzeraino egindako bidea.
25 urtean taldeko konposatzaile, gitarra-jole eta ahotsa izan ondoren, etorkizun ezezagun bati aurre egin behar dion Gorka Urbizuren letren eta gogoeten bidez egiten du aurrera dokumentalak. Pasioari buruzko filma da; bai Gorkak sortzaile gisa sentitzen duen zirrara horren, eta baita taldearen zaleek erakusten duten zirrara horren ingurukoa.
Hizkuntza: Euskaraz
Trailerra
Albisteak
Zinea.eus 2022-05-06:
San Frantziskoko Basque Films Seriesen, "Dardara" filma ikusgai - Erredakzioa
Zinea.eus 2021-07-26:
"Dardara" eta "Ane" laudatuak, bihar Seguran - Erredakzioa
Zinea.eus 2021-07-26:
"Dardara" eta "Ane" laudatuak, bihar Seguran - Erredakzioa
Nontzeberri 2021-05-21:
“Dardara†eta “Trans-formatzen†dokumentalak, Arrigorriagan -
Zinea.eus 2021-02-08:
"Dardara" dokumentala, martxoaren 19tik aurrera zinema-aretoetan - Erredakzioa
Zinea.eus 2021-02-08:
"Dardara" dokumentala, martxoaren 19tik aurrera zinema-aretoetan - Erredakzioa
Euskalerria Irratia 2020-12-29:
SHOWCASE: 'Dardara', Marina Lameiro - Erredakzioa
Zinea.eus 2020-12-19:
SHOWCASE: 'Dardara', Marina Lameiro - Erredakzioa
Zinea.eus 2020-12-18:
Martxoaren 15ean estreinatuko da "Dardara" filma - Erredakzioa
Zinea.eus 2020-12-18:
Martxoaren 15ean estreinatuko da "Dardara" filma - Erredakzioa
Zinea.eus 2020-11-27:
Udaberrian helduko da "Dardara", Berri Txarrak taldearen filma - Erredakzioa
Zinea.eus 2020-11-27:
Udaberrian helduko da "Dardara", Berri Txarrak taldearen filma - Erredakzioa





