Sinopsia
Tripodea eta kamera txiki bat: ez du gehiago behar izan egileak asteazken arratsaldero aitarekin dituen elkarrizketak grabatzeko. Hamaika gai jorratu dituzte, harik eta, egun batean, aitak istorio berezi bat kontatu dion arte, familiaren zor bat, gerrako drama txiki baina garratz bat, eta galdera bat airean: zenbat irauten du minaren herentziak?
Filmak gidoi onenaren saria irabazi zuen 2017 urteko Euskal Zine Bileraren profesionalen atalean.
Hizkuntza: Euskarara ekarria
Pelikula
Sariak
Euskal Zine Bilera
Profesionalen atala: gidoi onenaren saria
2017