Azala

Estitxu

Sinopsia

Estitxu kantari zenaren aipamenek erreakzio soka luzea sortzen dute beti. 2018ko otsailean mende laurdena beteko da bere ahotsa betirako isildu zela. Halere, milaka euskaltzale eta musikazalek gogoan dute beti "Beskoitzeko errexiñola. 2017ko martxoaren 8an, Estitxu izena eman zioten Baionako karrika bati. Lapurdiko hiriburuko auzapez eta Iparraldeko elkargoaren presidenteak hamarnaka mezu jaso zituen orduan erabaki hori eskertzeko. Prentsan agertu ziren aipamenek ere sekulan ez bezalako eskertza jaso zuten. Estitxuren aipamenak ustegabeak pizten ditu beti. Kantua, irria eta Euskal Herria izan ziren Estitxu abeslari aintzindariaren ardatz nagusiak. Kitarra beti eskuetan zuela, Estibaliz Robles Aranguiz (1944 Beskoitze/ 1993 Bilbo), Euskal Herriak eman duen kantari hoberenetakoak arrakasta itzela lortu zuen Euskadi, Venezuela, Mexiko edota Parisen. Frankismoaren zentsura pairatu zuen urteetan, Estitxu gogo handiz gonbidatzen zuten Frantzia eta Hego Ameriketako telebistetan. Bere tinbre bereziarekin, euskal kantu berriaren sortzaile nagusienetakoa izan zen. Hit Paraden lehen postuan egon zen ere maiz Estitxu.



Hizkuntza: Euskaraz

Atari ofiziala

Trailerra


Aktoreak


Fitxa Teknikoa

Zuzendaria: Franck Dolosor

Gidoilaria: Franck Dolosor, Iban Gonzalez

Muntaketa: Iban Gonzalez