Azala

Lehen Urratsak

Sinopsia

Euskal kultur erakundeak galdeginik Radiokultura web-irratiko kazetariak eta Johan Morin argazkilaria Ipar Euskal Herriko sei dantza eskoletako erakasle eta ikasleengana joan ziren 2015eko neguan. Bildu zituzten lekukotasunak, irudiak eta soinuak 'Lehen urratsa' izeneko web-dokumentalean argitaratu ditu EKE-k.Lehen urratsa Euskal Kultur Erakundeak 2015eko irailean estreinatu zuen 'SOKA, euskal dantzaren urratsetan' erakusketaren osagarri da egitasmo hau. Helburua bikoitza zen: 1) Ipar Euskal Herriko haurrentzako dantza eskoletan egin soinu grabaketen eta argazkien bidez, euskal dantzaren transmisioa agerian uztea. 2)Dantza eskolek daramaten lanaren baloratzea eta promozionatzea.Sei herritan ibili ziren Radiokultura-ko kazetariak eta Johan Morin argazkilaria: Hendaian (Akelarre taldea)Baionan (eskola-denboratik kanpoko kurtsoa, Bardozen (Lagunekin taldea, Baigorrin (Arrola taldea), Itsasun (Ataitze taldea) eta Barkoxen (Etxahun elkartea). Bi oren elkarrizketa baino gehiago (euskaraz eta frantsesez) eta 100 bat argazki hautatu dira web-dokumental baten itxura duen 'Lehen urratsa' bilduma interaktiboa osatzeko.




Atari ofiziala

Aktoreak


Fitxa Teknikoa

Zuzendaria: Osatu gabe,