Azala

Sarasate, biolinaren erregea

Sinopsia

Pablo Sarasate biolin jotzailearenganako interes berezirik ez zuen Joaquin Calderonek orain dela hiru urte. Baina, “kasualitateak hala nahita”, hari buruzko dokumentala egitea erabaki zuen. 

Hiru urte baino gehiago aritu da Calderon musikari ospetsuaren atzetik. Biografiak irakurri, musikariak elkarrizketatu… “Eta orduan konturatu nintzen ez zegoela Sarasateren inguruko dokumentalik. Ulertezina izan zen niretzat”. Sarasate urte askoz “ahaztua” izan zela uste du Calderonek. “Nazioartean hemen baino ospe handiagoa izan zuen Sarasatek. Ez dut oso argi zergatik ez zioten bere meritua aitortu… Galdera irekiak planteatzen ditut dokumentalean”, azaldu du.



Hizkuntza: Euskaraz



Aktoreak


Fitxa Teknikoa

Zuzendaria: Joaquin Calderon