Sinopsia
Patrizio Etxebestek alkatetza utzi beharko du osasun-arazoak direla eta. Gutxik dakite benetako zergatia, ordea: inguruko herrietan argitara atera diren ustelkeria-eskandaluek pentsarazi diote hurrena bera eror daitekeela. Eta nor hobe bera ordezkatzeko eta kontrolari eusteko, Maria Luisa emaztea baino. Baina guztia ez da lehen bezain erraza izango. Emakume loreontziak apaingarri hutsa izatea baztertuko du, eta ekinean hasiko da. Gizon kontrolatzaileak ez du kontrolatzen berak uste edo nahi beste, eta egokitu beharko du, aurrera egin. Krisi orok tirabirak eta arazoak dakartza, familiakoa, politikoa nahiz soziala izan. Baina aldaketak eta abagune handiak ere sortzen ditu. AupaEtxebeste! (2005) filmaren sekuela.
Hizkuntza: Euskaraz
Atari ofiziala
Trailerra
Aktoreak
Ramon Agirre - Elena Irureta - Paco Sagarzazu - Iban Garate - Jose Ramon Soroiz - Loli Astoreka - Ane Gabarain - Aizpea Goenaga - Nagore AranburuFitxa Teknikoa
Zuzendaria: Telmo Esnal, Asier Altuna
Gidoilaria: Asier Altuna, Telmo Esnal, Nagore Aranburu
Ekoizleak: Xabier Berzosa, Iñaki Gomez, Iñigo Obeso
Argazki zuzendaria: Gaizka Borgeaud
Arte zuzendaria: Peio Villalba
Zuzendari laguntzailea: Aitor Vitoria
Produkzio zuzendaria: Ander Sistiaga
Script-a: Ane Muñoz
Zuzeneko soinua: Pablo Bueno
Posprodukzio soinua: Xanti Salvador
Musika: Javi Pez
Muntaketa: Laurent Dufreche
Jantziak: Saioa Lara
Makillajea: Lola Lopez
Ile-apantzailea: Itziar Arrieta
Albisteak
Zinea 2019-09-28:
Euskal Zinemaren Irizar saria, "La trinchera infinita" filmarentzat - Erredakzioa
EiTB 2019-09-24:
Asier Altuna: "Oparia izan da guretzat Agur Etxebeste!" - Natxo Velez
Berria 2019-09-24:
Zurriolako Butaka: Irailak 24 - Anabel Arraiza
Berria 2019-08-30:
Telmo Esnal: "Jendeak ondo pasatzeko egin dugu filma" - Alba Cabrera Jauregi
Zuzeu 2019-08-30:
Zinemaldia 2019. Euskaraz mintzo diren filmak - Atera Zarata
Zinea 2019-02-25:
Gaizki egitea, egiten ikasteko gakoa - Ines Arrue
EiTB 2018-08-23:
14 urte geroago Etxebeste familia berriz elkartuko da, "Agur Etxebeste" filmean -