Sinopsia
Euskal arkeologoen espedizio batek AEBko ekialdean hutsik dagoen irla urrun batera bidaiatuko du. Aspaldiko dokumentu batzuen arabera, euskal balea-arrantzaleen eta bertakoen arteko lankidetzarako elkargunea izan zen. Espedizioko kideekin batera joango gara, lanbro artean, zuhaitz eta harri-labirinto batean barrena. Haien ametsa aurkitzen badute, erakutsiko dute beste mundu bat posible izan zela; beste mundu bat posible dela.
Hizkuntza: Euskaraz
Atari ofiziala
Trailerra
Fitxa Teknikoa
Zuzendaria: Pablo Iraburu, Migueltxo Molina, Igor Otxoa
Gidoilaria: Pablo Iraburu
Ekoizleak: Igor Otxoa, Angel Oiarbide, Jon Artatxo
Produkzio zuzendaria: Itziar Garcia Zubiri
Zuzeneko soinua: Miguel García
Posprodukzio soinua: Iosu Gonzalez
Musika: Mikel Salas