Azala

Erresilientzia soinuak

Sinopsia

Maite Arroitajauregi “Mursego” euskal artista Sarajevora eta Gorazdera doa musika-pieza bat sortzera: Albinoniren adagioa du abiapuntu, Vedran Smailovic-ek (“Sarajevoko txelo-jotzaileak”) frankotiratzaileen tiroen artean jo zuena, ogia lortzeko ilaran zeudenean erail zituzten 22 zibilen omenez. Mursegok gerraren ondorioak eta Bosnia-Herzegovinako egungo egoera ezagutu ditu bertako herritarren eskutik. Emakume borrokalarien, pentsalarien, gerlari ohien, ikasleen eta musikarien lekukotzak jaso ditu, eta horiek dira Sarajevon amaieran egingo duen kontzerturako inspirazioa, soinuen bidez. Traumak gainditzeko gaitasunari eta musikaren ahalmenari buruzko dokumentala dugu hau.


*EUROPA TRANSIT: SARAJEVO & MOSKU

Donostia/San Sebastián 2016 Europako Kultur Hiriburuko Bakearen itsasargiaren ordezkari gisa, Europa Transit-ek honako hiri hauek bisitatu zituen 2016an: Ceuta, Belfast, Dresden, Wroclaw, Sarajevo, Mosku, Pafos, Plovdiv, Pristina eta Tesalonika. Leku bakoitzean dokumental bat egin zuen Europa Transit taldeak eta hamar lan horiek Europa Transit bilduma osatzen dute.




Hizkuntza: Euskarara ekarria

Atari ofiziala

Aktoreak


Fitxa Teknikoa

Zuzendaria: Xuban Intxausti