Azala

Friends: abentura munstroen uhartean

Sinopsia

Itsas zabalean, lainopean, ba omen da munstro-familia bat bizi den uharte misteriotsu bat. Erabat debekatuta dago bertara hurbiltzea. Behin, ordea, Kotake izeneko gizaki-mutiko bat uhartera bertaratu zen eta ustekabean izaki misteriotsu batzuekin egin zuen topo. Kotakeren etorrerak izua zabaldu zuen uhartean, izan ere, gizakiek egundoko izu-ikara eragiten baitzieten uharteko munstroei. Hori zela eta, Naki suminkorraren ardurapean utzi zuten mutikoa. Hasieran, Naki eta Kotake ez ziren bata bestearekin ondo moldatzen, baina elkarrekin denbora igaro ahala, azkenean lotura hautsiezina eratu zen bien artean. Bi horiek gorabehera, ezinezkoa zen gizakiak eta munstroak elkarrekin bizitzea eta agur esateko une tristeak noizbait iritsi behar zuen. Hala ere, bien arteko adiskidantza gailenduko ote zaio munstroak eta gizakiak ezin direla elkarren adiskide izan dioen tabuari?


Zineuskadiren Zinema Euskaraz programari esker, euskaraz kontsumitzeko bikoiztuako filma.



Hizkuntza: Euskarara ekarria



Trailerra


Aktoreak


Fitxa Teknikoa

Zuzendaria: Takashi Yamazaki,

Gidoilaria: Takashi Yamazaki

Ekoizleak: Abe Shuji