Sinopsia
Ernest basoan bizi den hartz handi bat da, musikaria ogibidez. Neguko lozorro luzetik esnatu denean, goseak amorratzen abiatu da hirira sabela betetzeko zerbaiten bila. Baina musikak ez dio jatekorik ematen, eta zaborrontzietan jaki bila ari dela, hara non topatu duen Celestine sagutxoa. Bai Ernestek bai Celestinek, elkarren laguntza beharko dute euren bizimodua aldatzeko. Hartzak goian eta saguak behean bizi diren gizarte zorrotz eta zurrunean, bi lagunok hainbat arau puskatu eta inguru osoa hankaz gora jarriko dute euren laguntasunari eusteko.
Zineuskadiren "Zinema Euskaraz" programari esker, euskaraz kontsumitu ahal izateko bikoiztutako filma.
Hizkuntza: Euskarara ekarria
Trailerra
Fitxa Teknikoa
Zuzendaria: Benjamin Renner, , Stéphane Aubier, , Vincent Patar
Gidoilaria: Daniel Pennac