Sinopsia
Zipi eta Zape zigortu egin dituzte uda Esperantza ikastetxean igarotzera. Berreziketa zentro bat da hori, Falconetti betoker beldurgarriak zorrotz zuzentzen duena. Laster jakingo dute leku hartan jolastea ere debekatuta dagoela. Hortxe sortuko dute Kaniken Kluba, helduen aginpideari erronka botatzen dion umeen erresistentzia. Adimena, ausardia eta adiskidetasunean duten fede etenezinaz baliatuz, ikastetxean gordetzen den sekretu misteriotsu bat aurkitu eta euren bizitzetako abenturarik zirraragarriena biziko dute.
Zineuskadiren Zinema Euskaraz programari esker, euskeraz kontsumitu ahal izateko bikoiztutako filma.
Hizkuntza: Euskarara ekarria
Trailerra