Sinopsia
Jung. Marrazkigilea. 42 urte erregistroaren arabera. Berak nahiago du pentsatzea, bost urte zituela, Seuleko kaleetan galduta, polizia batek aurkitu zuenean jaio zela. Abandonatu ondoren mundu osoan zehar adoptaturiko 200.000 korearretako bat zen bera.
40 urte beterik, Jungek Hego Koreara itzultzea erabaki du, jaio zen herrialdea ezagutu, bere arbasoen lurra zapaldu eta, aukera balego, bere ama biologikoaren arrastoa aurkitzeko. Haurtzarora bueltan daraman bidaia fisiko eta emozional honek bere sustraiekin berradiskidetu eta bere benetako nortasuna aurkitzeko aukera emango dio.
Zineuskadiren Filmazpit programari esker, euskaraz azpititulatutako filma.
Hizkuntza: Euskarara ekarria
Trailerra
Fitxa Teknikoa
Zuzendaria: Laurent Boileau, , Jung Henin
Gidoilaria: Laurent Boileau, Jung Henin
Sariak
Annecy Film Festival
Unicef saria eta ikuslearen saria
2013
FIFAM - Festival International du Film pour enfants de Montreal
Inis Saria eta Sari Nagusia
2013
MONSTRA - Lisbon Animated Film Festival
Epai-mahaiaren sari berezia
2013