Azala

Trapu zaharra(k)

Sinopsia

1939ko apirilean Frankoren garaipena ospatzeko estropadak antolatu ziren Donostian.Getariak, Oriok eta Donostiak parte hartu zuten lehiaketa honetan eta Orio irten zen garaile.  Orain arte, liburuetan zein Palmares ofizialean Kontxako banderatzat hartu izan da garaipen hau, beti ere zalantza puntu batekin. Eztabaida hainbat urtetan alde batera utzia izan da, baina orain, 77 urte beranduago Donostiako Festak erakundeak Palmares ofizialetik baliogabetu du, Oriorekin kontsultarik egin gabe. Aipatzekoa da Oriorentzat Kontxako bandera urteko ekitaldi garrantzitsuenetariko bat dela.

Dokumentalean, Orioko herritarrei eta Donostiako Festak elkarteko ordezkariei ematen zaio hitza. Bien arteko zeharkako eztabaida honetan iritzi kontrajarriak antzeman daitezke. Orain arte ezkutuan egin den prozesua azaleratuko da.



Hizkuntza: Euskaraz





Trailerra


Aktoreak


Fitxa Teknikoa

Zuzendaria: Imanol Eppherre, Jon Garate

Ekoizleak: Ibai Zabala

Argazki zuzendaria: Malen Iruretagoiena

Produkzio zuzendaria: Iratz Urkizu

Posprodukzio soinua: Jon Garate

Muntaketa: Imanol Urkizu

Sariak

HUEZINEMA Jaialdia
IKasleen Saria Dokumental Onenari