Azala

Gazako zerria

Sinopsia

Ekaitzaren ostean, Jafarrek, Gazako arrantzale palestinarrak, zerri bat topatuko du bere sarean, itsasontziren batetik erorita segur aski. Animalia ezpurua berehala gainetik kentzea erabakiko du eta saltzen saiatuko da bere egoera ekonomiko kaskarra hobetu asmoz. Horretarako, Jafar gaixoa abentura harrigarri eta ez oso gomendagarrian murgilduko da. Tragikomedia honetan, Gazako herri txikia eguneroko miseriaren, soldadu israeldarren indarkeriaren eta yihadisten aginduen artean harrapatuta dago; egunez egun bizirauten saiatzen den eta (ia) edozer egiteko prest dagoen arrantzale pobreak irudikatzen du egoera hori.


Jatorriz arabieran eta hebreeran errodatutako filma da, baino, Zineuskadiren Filmazpit programari esker, euskaraz azpitutulatuta kontsumitzeko aukera dago ere.



Hizkuntza: Euskarara ekarria



Trailerra


Aktoreak

Sasson Gabay - Baya Belal - Myriam Tekaïa - Gassan Abbas - Khalifa Natour

Fitxa Teknikoa

Zuzendaria: Sylvain Estibal

Gidoilaria: Sylvain Estibal

Ekoizleak: Franck Chorot, Jean-Philippe Blime, Benito Mueller

Argazki zuzendaria: Romain Winding

Muntaketa: Damien Keyeux