Sinopsia
Hona Edouarden, tximino-erregearen seme nagusiaren, istorio zirraragarria. Jaiotzean ahulegia iritzi eta leinutik erbesteratuko dute. Taldetik urrun, Ian bere lagun minaren ondoan hazi eta oso argia dela erakutsiko du: sua, ehiza, habitat modernoa eta maitasuna aurkituko ditu eta baita itxaropena ere. Eskuzabala izatez, dena besteekin partekatu nahiko du. Ezarritako ordena irauli eta umorea lagun, bere herria giza eboluziorantz eramango du.
Zineuskadik, Zinema Euskaraz programaren bidez, euskaraz kontsumitu ahal izateko bikoiztutako filma.
Hizkuntza: Euskarara ekarria
Trailerra
Fitxa Teknikoa
Zuzendaria: Jamel Debbouze
Gidoilaria: Fred Fougea, Jean-Luc Fromental, John R. Smith
Ekoizleak: Roman Legrand, Fred Fougea