Azala

Iragan gunea Berlin

Sinopsia

Berlin. Beste nonbaitetik –ihes, bila, esperoan– etorritako pertsona ezezagunak hartzen dituen hiri bat. 1941 urtean hiri horretan ezkutatu zen lehen euskal lehendakaria, José Antonio Aguirre, identitate faltsu batekin. 2016 urtean oraindik pertsona ugari iristen dira hirira beren bizitzak berregin nahian. Iragan Gunea Berlin filmak jatorri desberdineko bost pertsona irudikatzen ditu, anonimoki Berlingo kaleetan barrena dabiltzala. Bakoitzak beste bizitza bat dauka beste nonbait, eta nora joan aurkitzeko ahaleginetan ari dira.



Hizkuntza: Euskaraz



Trailerra


Aktoreak

Taha Alsalamah - Jone Bolivar Núñez - Hasna Karavul - Itxaso Markiegi Oiza - Iker Sanchez Silva

Fitxa Teknikoa

Zuzendaria: Maider Oleaga

Gidoilaria: Maider Oleaga

Argazki zuzendaria: Gorka Gomez Andreu

Zuzeneko soinua: Xabier Erkizia

Muntaketa: Alex Argoitia