Azala

Zikoinak

Sinopsia

Zikoinek haurrak ematen dituzte -edo eman ohi zituzten, behintzat-. Orain Interneteko mundu mailako konpainia txikizkari baten paketeak ematen dituzte. Junior (Andy Samberg), konpainiako banatzailerik hoberena den zikoina, postuz igotzekotan da nahi gabe Umeak Egiteko Makina aktibatu eta baimendu gabeko ume zoragarri bat egiten duenean. 

Etsiak hartuta, bere nagusia konturatu baino lehen pakete arazotsua eman nahi du. Horretarako, Stork Mountaineko gizaki bakarra den Tulipen laguntza izango du. Haurtxoa emateko, familia bat baino gehiagoren segurtasunari eragin liezaiokeen abentura basati eta errebelatzailean murgilduko dira eta munduan zikoinen benetako egitekoa berrezarriko dute.


Zineuskadik sustatzen duen Zinema Euskaraz programari esker, euskaraz kontsumitu ahal izateko bikoiztutako filma.



Hizkuntza: Euskarara ekarria



Trailerra


Fitxa Teknikoa

Zuzendaria: Nicholas Stoller, , Doug Sweetland