Azala

Mairuelegorreta, iluntasunetik argitasunera

Sinopsia

Frankismoaren diktadurapean, Manuel Iradier Txangolari Elkartearen babespean, ezarritako mugak apurtu eta beste mundu eta pentsamolde batzuen airea arnastu ahal izateko jarduera ugari martxan jarri ziren, kultura erabiliz horretarako. Elkartearen euritakoak babesa eman zion, halaber, 1963an Gorbeiako haitzuloetan egin zen lehenengo euskal jaialdiari, erregimenaren aurrean gure kultura eta hizkuntza aldarrikatzeko helburuarekin. Zenbait etenaldi gorabehera eta egoera politiko eta soziala aldatu bada ere, oraindik ospatzen den ekimen bat jaio zen horrela, gaur egun Zigoitia Euskaraz taldeak bultzatzen duena. Mairuelegorretako Euskal Jaia izena du gaur, eta haren iragana eta orainaldia elkar hartuta datoz.


1963. urtetik Gorbeia mendiko Mairuelegorretako kobazuloan ospatzen den Euskal Jaiaren inguruko dokumentala da. Euskal Jaiak hasiera-hasieratik zenbait oztopo gainditu behar izan ditu: esaterako, hasieran izandako errepresio frankista edo gaur egun Eusko Jaurlaritzaren prozesu burokratiko eta legalak. Hala eta guztiz ere, Euskal Jaiak bizirik dirau 53 urteren buruan.



Hizkuntza: Euskaraz

Atari ofiziala



Teaserra


Pelikula

Fitxa Teknikoa

Zuzendaria: Mikel Ezkerro

Gidoilaria: Danilo Albin

Zuzeneko soinua: Anton Mimentza

Posprodukzio soinua: Anton Mimentza

Musika: Ander Zabaleta

Muntaketa: Mikel Ezkerro