Sinopsia
1938. Victoria, errepublikano baten alarguna, Saturrarango kartzelan sartuko dute ahizparekin eta semearekin batera. Mesedetako monjen ardurapean dagoen emakumeentzako kartzela hartan gertatu zen Espainiako Gerra Zibileko pasarterik latzenetako bat. Eta Victoriak bere larruan jasan zuen hura guztia. Pantera Zuria da espetxeko zuzendaria, eta Vallejo doktorearen teoriak jarraituta, espetxeratutako emakumeei haurrak kenduko dizkie Espainiaren onerako dela esanez. Victoriak, semearen galerarekin desesperatuta, aurre egingo dio Pantera Zuriari gainerako emakumeekin, haren zigorrak eta irainak jasango ditu, alde egiten saiatuko da eta, azkenean, semea berriro aurkitzeko itxaropenari helduta bizitzen ikasiko du.
Hizkuntza: Euskaraz
Atari ofiziala
Trailerra
Aktoreak
Itziar Lazkano - Barbara Goenaga - Sara Cozar - Estibaliz Gabilondo - Itziar Ituño - Patxi Santamaria - Maite Arrese - Teresa Calo - Klara Badiola - Amaia LizarraldeFitxa Teknikoa
Zuzendaria: Mikel Rueda
Gidoilaria: Mikel Rueda
Ekoizleak: Eduardo Barinaga
Argazki zuzendaria:
Arte zuzendaria: Peio Villalba
Zuzendari laguntzailea: Julen Robles
Produkzio zuzendaria: Mikel Huercanos
Musika: Joserra Gutierrez
Muntaketa: Mikel Rueda
Efektuak: Alex Argoitia
Jantziak: Josune Lasa
Makillajea: Eva Alonso
Ile-apantzailea: Kizkitza Retegi
Datuak
Irabaziak: 132914,66
Ikusle kopurua: 24737
Albisteak
Deia Lara Madinabeitia:
Izarren Argia - Ugaitz Zabala
Sustatu 2010-09-20:
Benetako izarrak Donostian -
Gaztezulo 2010-09:
Mikel Rueda: "“Saturraranen bahitutako umeez apenas dakigu ezer”" - Aitor Abaroa
Diario Vasco 2010-08-11:
Una película recrea la represión - Teresa Flaño
Gara 2010-08-10:
«Izarren argia» de Mikel Rueda competirá en Zabaltegi de Zinemaldia -
Diario Vasco 2009-06-25:
Saturrarango drama 70 urte geroago - Felix Ibargutxi