Sinopsia
80 urtez isilpean mantendu den istorio bat azalarazi nahi du "Ama, nora goaz?" dokumentalak. Emakume anonimoak ditu protagonista, eta agian horixe da isiltasun horren arrazoia.Izan ere, Gerra Zibileko istorioak behin eta berriro entzun ditugun arren, nork ezagutzen du Gerra Zibilean Gipuzkoatik kanporatu zituzten emakumeen eta haurren istorioa?
1936ko udazkenean hasi zen guztia, Frankistek Gipuzkoa bereganatu eta berehala. Gipuzkoako herrietan bando errepublikarreko herritarren kontrako neurriak hartu zituzten, eta Errepublikaren alde frentean borrokan ari ziren gizonen emazteak biktima zuzenak izan ziren.Senarrak frentetik itzultzen ez baziren Gipuzkoatik kanporatuak izango ziren.
Elkarrizketatuak - Testigantzak:
01. EDURNE AIZPURUA
02. LORE ALBIZU
03. MARGARI ALBIZU
04. JOSUNE SASIAIN
05. LIDE BALENCIAGA
06. AGATE SODUPE
07. TERE LARRAR
08. ITZIAR SAGARZAZU
09. MATILDA AIZPURUA
10. GARBIÑE ANDONEGI
11. ARANTZA BULLAIN
12. ANITA USIAIN
Hizkuntza: Euskaraz
Atari ofiziala
Trailerra
Teaserra
Fitxa Teknikoa
Zuzendaria: Iban Gonzalez
Gidoilaria: Jon Gonzalo
Ekoizleak: Karmelo Vivanco, Idure Cajaraville
Argazki zuzendaria: Ramon Larrabaster
Zuzendari laguntzailea: Asier Vera
Produkzio zuzendaria: Asier Bilbao
Ile-apantzailea: Maite Garrido