Sinopsia
Kirmen Uriberen sorkuntza-prozesuak eta nazioarteko beste artista batzuekin duen harremanak balio dute azaltzeko artista-belaunaldi berriek nola lan egiten duten eta zer harreman duten munduarekin hizkuntza gutxituak abiapuntutzat hartuta. Euskaran barrenako bidaia poetiko eta bisual bat da.
Hizkuntza: Euskaraz
Pelikula
Fitxa Teknikoa
Zuzendaria: Josu Venero
Gidoilaria: Kirmen Uribe
Ekoizleak: Josu Venero, Mikel Erkiaga
Argazki zuzendaria: Jaime Azpiazu
Zuzeneko soinua: Alain Beaskoetxea
Posprodukzio soinua: Alain Beaskoetxea
Musika: Bingen Mendizabal
Muntaketa: Naiara Roman