Sinopsia
Hizkuntza, Kultura, Mundu BatZUK. Euskal Herrian, hainbat modu daude euskara eta hizkuntzak bizitzeko, pertsona bakoitzeko bat, BatZUK: zenbait elkarren oso antzekoak, beste zenbait ia antagonikoak. Lan honetan, horietako lau ezagutuko ditugu; lau herritarren bizitzetan sartuko gara, nor bere testuinguruan dagoela.
Euskaraz bizi den jendea, edo euskarara hurbildu dena, masa homogeneoa izatetik urrun, kolore eta ñabardura ugariko multzoa da, eta aniztasun horren argazkia duzue dokumental hau. Hauek dira euskaldun BatZuk. Hemen dituzue euskararen lau aurpegi, beste askoren artean.
Euskalduna izateko milaka modu daude, eta Maikak, Danik, Anderrek eta Elenak, bakoitzak bere hizkuntza-aberastasun eta kultura-aniztasunetik, euskararekin bat egiten dute. Haiekin batera, BATZUK gehiago gara.
- Parte hartu dute: Maika Etxekopar Lougarot, Ander Larunbe Anderson, Elena Caballero Villanueva, Daniel Álvarez López
- Agertu dira: Miren Tirapu, ATX Teatroa, DJ Ibai, Aneguria, Kattalin Larunbe Sanzo, Edurne Sanzo Madariaga, Aitor Gorosabel, Igor Diez, Xabier Bastida, Galder Arrillaga
Hizkuntza: Euskaraz
Trailerra
Pelikula
Fitxa Teknikoa
Zuzendaria: Kepa Matxain
Argazki zuzendaria: Mikel Blasco de Imaz
Muntaketa: Unai Gaztelumendi