Sinopsia
Dokumentu batean oinarritzen da ekoizpena, Leireko monastegiko fraileek idatzitakoa. Bertan aipatzen zen San Sebastian de Ernani izeneko monastegi bat. Dokumentuaren arabera, Antxo III Nagusiak bertako eta bere lurretako diezmoak kobratzeko ahalmena eman zion Leireko monastegiari, 1.014 urtean. Beraz, Ernani izeneko lurralde bat bazegoen orduan. Nafarroako Erresumaren tenentzia bat zen, Pasaia, Orio, Leitzaran eta Arano bitarteko lurraldea hartzen zuena..
Leireko fraileen idatzia beranduago idatzitakoa da, 1.100 ingurukoa, eta ez dago 1.014ko dokumenturik: «baina ez egoterik zer esan nahi du, Hernani ez zegoela? Existitzen dela da guk defendatzen duguna», aldarrikatzen dute sortzaileek.
Hizkuntza: Euskaraz
Fitxa Teknikoa

