Sinopsia
Gabriel Aresti, Luma Zikina dokumentala Batxilergoko lehen mailako ikasleei zuzendurik dago. Euskal Hizkuntza eta literatura ikasgairako baliagarria da, zehazki , XX. mendeko bigarren erdialdeko olerkigintzari dagokion arlorako. Helburua Gabriel Aresti poetak Euskal Herrian izan duen garrantzi sozial eta kulturalaz ohartzea, eta haren poema adierazgarrienak irudi erakargarrien bitartez ezagutzea ematea da. Dokumentala ez da haren biografaz asko arduratzen, baizik eta poesiaren arlora mugatzen da. Ez ditu Arestiren eleberri, ikerketa linguistiko edo antzezlanak jorratzen, eta ez ditu olerkien azterketa sakon eta nekagarriak ere egiten.
Hizkuntza: Euskaraz
Fitxa Teknikoa
Zuzendaria: Sabin Egilior, Nekane E. Zubiaur
Gidoilaria: Sabin Egilior, Nekane E. Zubiaur
Ekoizleak: Luis A. Ruiz, Xabier Lete
Musika: Joxan Goikoetxea