Sinopsia
Donostiako Jazzaldiak bere berrogeita hamar urteko historia laburbildu du dokumental honetan, jaialdi horretan protagonista izandakoen lekukotasunen eta betirako oroimenean iraungo duten kontzertu paregabeen irudien bitartez. Bere 50 edizioekin, Heineken Jazzaldia Estatuko jaialdirik zaharrena da, eta Europako zaharrenetako bat. Jazzaren munduko izen handi guztiak pasatu dira, salbuespenik gabe, Donostiatik; behin baino gehiagotan ere bai, batzuk. Dokumentala, beraz, ez da Jazzaldiaren historia soilik; jazz garaikide osoaren historia da.
Hizkuntza: Euskaraz
Atari ofiziala
Trailerra
Fitxa Teknikoa
Zuzendaria: Carlos Rodriguez
Gidoilaria: Carlos Rodriguez
Ekoizleak: Raquel Guerrero
Argazki zuzendaria: Santi Cuartango
Muntaketa: Carlos Rodriguez

