Sinopsia
Asier eta biok batera hazi ginen Euskal Herriko kaleetan. Ondoren, ni Madrilera joan nintzen bizitzera. 2002an ETAn sartu zen Asier. Nola ulertarazi Madrilgo nire lagunei zerk eraman zuen niri ere ulertzeko zail egiten zaidan erabaki hori hartzera? Asier kartzelatik irtetean, kamera bat hartu eta pelikula bat egitea erabaki nuen, galdera horri erantzuna bilatzen saiatzeko eta, zergatik ez, jarrerak hurbiltzeko. Hala ere, nire plana ez zen uste bezain erraza.
Hizkuntza: Euskaraz
Atari ofiziala
Trailerra
Fitxa Teknikoa
Zuzendaria: Aitor Merino, Amaia Merino
Gidoilaria: Aitor Merino, Amaia Merino
Ekoizleak: Ainhoa Andraka, Amaia Merino
Argazki zuzendaria: Aitor Merino
Zuzeneko soinua: Aitor Merino
Musika: Alex Alvear, Alicia Alemán
Muntaketa: Amaia Merino, Ainhoa Andraka
Datuak
Irabaziak: 151.084,39
Ikusle kopurua: 27.554
Albisteak
Zinea.eus 2021-07-16:
"Asier eta biok" dokumentalaren emanaldi sorta, HamaikaTBn - Erredakzioa
Zinea.eus 2015-04-13:
Amaia Merino zinegileak muntaia onenaren Colibrí Saria jaso du -
Berria 2014-01-18:
"Surrealista da: film bateko protagonista atxilotu dute" - Joxerra Senar
EITB 2013-03-11:
"Asier eta biok" dokumentalak lau sari jaso ditu Mexikoko Guadalajaran -
Gara 2012-11-18:
«No es un retrato complaciente, hurgamos en lugares incómodos» - Koldo Landaluze
Sariak
Donostia Zinemaldia
Euskal Zinemaren Irizar Saria
2013
Festival Internacional de Cine de Guadalajara
Postprodukzio saria
Festival de Cine y Derechos Humanos de Uruguay
Ikuslearen saria
COPAE
Muntaia onenari Colibri saria