Sinopsia
Basamortuak izoztuta daude. Ipar eta Hego poloak urtzen ari dira. Itsas azpian, errobot maltzur batzuk sarraski itzela egiten ari dira. Horren arduradunak, Lady Kontrol maltzurrak, mehatxu larria bota du: munduko haurrei jolas, barre, joko eta mimo guztiak debekatuko zaizkie, edo... planeta guztia suntsituko du! Mundua galduta dago! Itxaropen bakarra hiru lagun kementsu dira: ez dira gerlariak, ez dute armarik, baina badakite barrea eragiten eta puzgarriak puzten. Txirri, Mirri eta Txiribiton, Tortolika gainean, itsas hondora abiatuko dira, arrisku guztiak gaindituz, Lady Kontrol zitalari aurre egiteko.
Hizkuntza: Euskaraz
Atari ofiziala
Aktoreak
Jose Inazio Ansorena - Xabier Otaegi - Kontxu Odriozola - Peio Artetxe - Iñaki Beraetxe - Maria GomezFitxa Teknikoa
Zuzendaria: , Joxean Muñoz
Produkzio zuzendaria: Gurutze Peñalva
Musika: Joserra Senperena

