Azala

Trikifollia

Sinopsia

Zer da trikitixa? Nondik dator? Nola iritsi zen Euskal Herrira? Nola egiten dute? Trikifollia dokumental musikala egiteko proiektua da. Trikitixa ikasle helduen, oso helduen, talde baten historia kontatzen du lanak; hain zuzen ere, galdera horiek erantzuteko akordeoi mota horren jatorrira egingo duten bidaia ardatz duen dokumentala. Beraiek guztiak batzen dituen tresnaren jatorrirako txango dibertigarria. 

Dokumentalak islatuko du ikasle hauek, musikarekiko eta, zehazkiago, jotzen duten tresnarekiko duten grina, gauzekin liluratzeko adin mugarik ez dagoela erakutsiz. 
Donostia eta Castelfidarfo (Italia) arteko bidaian geldialdiak eta bapateko trikitixa emanaldiak egingo dituzte bertako biztanleei sorpresa emanaz eta alaituz; izan ere, musika, azken buruan, edozeinentzat eta edonon gozagarria izan badelako. 



Hizkuntza: Euskaraz

Atari ofiziala

Trailerra


Aktoreak


Fitxa Teknikoa

Zuzendaria: Unai Guerra

Gidoilaria: Marta Berard

Ekoizleak: Mikel Goñi Larrea

Argazki zuzendaria: Igor Urdaniz