Sinopsia
Aristotelesek jaioberriaren gogoa ezer idatzita ez daukan taula lau baten gisa deskribatu zuen. Pertsonak jaiotzen denetik heriotzera arte jasaten dituen eragin ugariei eta denboraren iragaiteari buruzko gogoeta da pelikula. Gai hau bizitzak azalean uzten dituen arrastoen bitartez kontatuko da. Bizitzaren erasoak izango dira, bai halabeharrez, bai asmo txarrez egindakoak, pertsonen itxura fisikoa aldatzen joango direnak. Pertsonaren mapa fisiko, ia geografiko honen bitartez, arimaren orbainen sakontasunean barneratuko gara, itxuraz (itxuraz bakarrik) kanpoan zantzuak uzten ez dituen horietan.
Hizkuntza: Euskaraz