Sinopsia
Rioko Jokoen atarian, Richard Oribe, inoiz burmuineko paralisia izan duen igerilaririk onena, kirol-ibilbide profesionalaren azken txanpan da, erronkez beteriko bizitza aurrean duela. Jaioberri zela medikuek gurasoei emandako itxaropenek, nekez aurreikus zezaketen Richardek bere gainditze gaitasunarekin lortu duen guztia.
Richard Oribe, al otro lado de las medallas, Richarden bizitzaren inguruko zinema dokumentala da. Mugitzeko eta komunikatzeko mugapen handiak dituen gizona da, eta hala ere, haurra zenean imajinaezinak ziren helburuak lortzera iritsi da ekinaren eginez, inguratzen duen ororengan enpatia eta maitasuna sortuz.
Erditze zail baten ostean jaio eta egun gutxira, medikuek bere amari esan zioten Richardek ezin izango zuela inoiz oinez ibili. Jada 42 urte igaro dira une hartatik gaurdaino, eta bere burua gainditzea izan du Richardek eguneroko helburu. Aitaren egoskorkeriaz ikasi zuen Richardek ibiltzen, eta protagonistaren beraren konstantziak eraman du igerilekuan zein uretatik kanpo bere burua gainditzera. Giza sentsibilitatea eta norberarekiko exigentziak gidatuko dute pertsonaia kutun honen istorioaren haria.
Pelikula honek Richarden bizitzaren erretratu bat egingo du, bere lehiakideen, lagunen, maite dioten pertsonen eta orokorrean berarekin kirol-ibilbidean parte hartu duten kideen bitartez. Gainera, bere bizitzako momentu erabakigarri bat islatuko du filmak. Bere ibilbide profesionalaren agurra pentsatzeko unea.
Bere gainditze-prozesua, kirol paralinpikoaren gakoak, Richarden abilezia sozialak edota kirolean burutu dituen egitandi gogoangarriak dira kontakizun honen ardatzetako batzuk. Horren guztiaren aurrean, zalantza existentzial bat. Nolakoa izango da bere bizitza behin eliteko kirola alde batera utzita?
Hizkuntza: Euskarara ekarria
Atari ofiziala
Trailerra
Fitxa Teknikoa
Zuzendaria: Iñigo Asensio
Gidoilaria: Iñigo Asensio
Ekoizleak: Iban Garate
Argazki zuzendaria: Iñigo Eraso
Zuzeneko soinua: Beñat Gantxegi
Posprodukzio soinua: Beñat Gantxegi
Musika: Iñar Sastre

