Azala

Prentsa jazarpena

Sinopsia

Dokumental honetan, komunikabideek eta informazio-profesionalek sarritan lan egiteko duten askatasun falta sakontzen da. Horretarako, Txinan, Portugalen, Indonesian, Aljerian, Kolonbian eta Ipar Irlandan bizitako errealitatea hartzen da oinarri. Bestalde, Euskal Herriari buruzko kapitulu berezi bat dago. Bertan, kazetaritzarekin lotutako pertsonen iritziak biltzen dira, baita indarkeria eta beldurra eurengan pairatu duten zenbait informatzaileen lekukotasuna ere.


TESTIGANTZAK:

Roger Parkinson (Munduko egunkarien elkarteko presidentea), Francisco Pinto Balsemao (Portugalgo presidente ohia eta Expresso mintegiaren sortzailea), Alfonso de Salas (Espainiako egunkarien elkarteko presidentea), Omar Belhouchet (EL Watan Aljeriako egunkariaren zuzendaria), Nurdin Hasan (Serambi Indonesia Daily egunkariko zuzendaria), Francisco Santos Calderón (Kolonbiako El Tiempo egunkariko zuzendaria), Paddy Woodworth (The Irish Time), Gorka Landaburu (Aldaketa 16), Aurora Intxausti (El País), José Uranga (Diario de Navarra egunkariko zuzendari ohia).



Hizkuntza: Euskarara ekarria

Atari ofiziala



Fitxa Teknikoa

, Kepa Aulestia

Gidoilaria: Kepa Aulestia

Muntaketa: Antonio Cristóbal