Sinopsia
“Pilota izaki bizia da. Guztiak ezberdinak dira eta arretaz entzun behar ditugu elkarrengandik bereiztu nahi baditugu.” Pelota II kirol honen sekreturik handienean barrena egiten du: Partidu bakoitzerako pelotarik onena aukeratzea.
Jørgen Leth-en "Pelota" (1983) dokumentala erreferentziatzat hartuta, Olatz González Abrisketak Leth-en estetika detaile etnografikoen muturreraino eramatea proposatzen du, euskal kulturaren errito esanguratsuenetako baten gaineko behinbetiko filma eginez.
Hizkuntza: Euskaraz
Atari ofiziala
Trailerra
Aktoreak
Aimar Olaizola Apezetxea - Julen Retegi Altzugarai - Julian Retegi Barberia - Juan Martinez de IrujoFitxa Teknikoa
Zuzendaria: Jorgen Leth, Olatz Gonzalez Abrisketa
Gidoilaria: Olatz Gonzalez Abrisketa
Ekoizleak: Carlos Juarez
Argazki zuzendaria: Dan Holmberg
Produkzio zuzendaria: Galder Gaztelu-Urrutia
Produkzio burua: Raquel Perea
Zuzeneko soinua: Luis Baranda
Posprodukzio soinua: Iñaki Alonso
Musika: Kristian Leth
Muntaketa: Imanol Lopez