Azala

Pasaia bitartean

Sinopsia

Pasaia Bitartean Pasaiako portu inguruko hiri-egiturari buruzko hausnarketa filmikoa da. Portuaren inguruan kokatzen den hirigune hau industriaren garapenarenarekin batera hazi eta egituratu zen, eta industria horren gainbeheraren lekuko zuzena izan da.

Pelikularen abiapuntua Jonander Agirre Mikelez-ek 2013an izen berdinarekin garatutako arkitektura proiektua da. Proiektu hau kode zinematografikoan eraikitzeko asmoa hiria eta bertako espazio amankomunak beste metodologien bidez pentsatzeko borondatez sortu zen.

Pasaiaren oraina antzematea bilatzen badu ere, pelikula honek hiria memoria edukiontzitzat jotzen du. Helburu horrekin, lanaren izaera produktiboa jardun museistikoarekin alderatzen du; gainbehera datorren paisaia industriala gurutzatzen duen turistaz beteriko kruzeroaren agerpena, edo giro industrialaren soinu-lekukotasuna jasotzen duen hardcore taldeen jardunaz baliatzen da badiaren paisaia atzitzeko.



Hizkuntza: Euskaraz

Atari ofiziala



Trailerra