Azala

Orreaga 778-824:  La chanson de Roland

Sinopsia

Greko klasikoen gaitzik zorigaiztokoenetako bat ahanztura zen. Leteo ibaiarekin kontatzen zituzten horri buruzko istorioak: ibai horren ura edanez gero, instantean ezabatzen ziren oroitzapenak eta ikasitako guztia. Elezaharretako batek zioenez, ur horren lurrinak arnastuta, harri bihurtzen ziren arimak. Gurean ez dago Leteorik baina bai Izako Zendeako Lete herriska isila; horregatik, beharbada, ez dugu jakin gaitza identifikatzen eta, batzuetan, hautsak estalitako harritza lehorra dirudi gure memoriak.

Orreagako gudua da euskal historiako gertakaririk ezagunenetako bat. Milioika pertsonak aztertu dute, eta Europako ikasleen ezagutzaren zati da haren narrazioa. Gertakari haren inguruan, gure kontinenteko kulturaren eta irudimenaren pizgarri izan diren istorioak sortu dira. Duela urte pare bat, holandar bat etorri zen dokumental historiko bat filmatzera, lanari ekiteko gogo beroz, guduaren bertsiorik ospetsuena gezur hutsa zela jakin ondoren. Ez ziren musulmanak izan Karlomagno garaitu zutenak, Chanson de Roland delakoak dioen bezala –zioen, aurkikuntzak hunkituta- baskoiak baizik, Pirinioetako herri basati, isolatu eta primitibo hartako kideak. Hirurehun artzain bildu ziren –sic- eta garai hartako armadarik boteretsuena garaitu zuten, kondairazko balentria sinestezina eginez.

Nabarraldek beste dokumental bat -DVD- egin du, ikuspegi propio batetik, kanpotarren mito horiek ikertu eta deusezten dituena. Ez ziren artzainak izan; ez zeuden isolatuta; ez ziren hirurehun, ez eta garai hartako beste europarrak baino primitiboagoak ere.



Hizkuntza: Euskaraz



Aktoreak

Ahotsak: Iñigo Elosegi Aurkezleak:

Fitxa Teknikoa

Zuzendaria: Luis Gurrutxaga

Gidoilaria: Angel Rekalde, Antton Curutcharry, Beñi Agirre

Musika: Joxan Goikoetxea