Sinopsia
Oroimina Loretan Uruguaiko errepublikan erbesteratu zen Josu Lariz Iriondoren inguruko dokumentala da. 1984an, Guardia Zibilarengandik ihesi, Elgoibar utzi eta iparraldera ihesi joan ondoren, ETA erakunde armatuko kide izatearen akusaziopean bilatu eta atxilotzeko aginduari muzin egin, eta 1988an sartu zen Uruguain. Lehen urrats hark bidea ireki zien arrazoi politikoengatik herritik ihes egin eta patu bera jarraituko zuten beste euskal herritar batzuei. Hiru bider sartu zuten kartzelan, Uruguai eta Argentinan. Espainiar justiziak egindako estradizio eskariei bi herrialdetan irabazi dien euskal herritar bakarra da. Gaur egun, Montevideo hirian bizi da, Espainiako estatuan oraindik itxi gabeko kausak dauzkanez ezin baitu Altzola jaioterrira itzuli. Dokumentalean, Josuk Loretan duen bere Oroimin eta bizipen partikularrak kontatzen ditu. Euskal gatazka deitutakoaren beste atal bat da, 15.000 kilometroko distantzia batetik kontatutako pasarte interesgarri eta ezezagunak biltzen dituena.
Hizkuntza: Euskaraz
Teaserra
Fitxa Teknikoa

