Sinopsia
Iñigo Iraultza (Iru) , Olentzeroren biloba dugu. Olentzero munduan/Arraun the World ekimenaren bidez, Euskal Herrian diren ume etorkinen opari eta mezuak banatzen ditu hauen jaioterrietan. Afrika aldean, Filipinetan eta Ertamerikan izan zen lan berezi hau burutzeko xedez.
Berak hala azaltzen du, ekimenaren nondik norakoa: Ideia duela zenbait urte sortu zen. Gabonak zirela eta, Olentzero lanak burutu behar izan nituen Bilboko auzo batean, umeen gutunak jasotzen, etab…Gutun hauetako asko ume etorkinen gutunak ziren eta hauetan ume hauek bere jaioterrian utzitako senideentzako opariak eskatzen zituzten. Ideia hori buruan bueltaka izan nuen eta, hasieran, munduan zehar bidaiatzen zuen Olentzeroren bilobaren inguruko istorio bat idazten hasi nintzen. Istorioa idazten ari nintzela nik neuk Olentzeroren bilobaren papera bete nezakeela pentsatu nuen, eta zenbait lagunen laguntzarekin ekimena gorpuzten hasi zen
Esan bezala, Olentzerori bidalitako gutun horietan guztietan haien jaioterriko helbideak azaltzen ziren (Maroko, Senegal, Kolonbia … ). Olentzerok bere lana bete behar zuenez, haur hauen eskaerak ere bete ahal izateko Euskal Herritik kanpo atera behar izan du. Olentzero zaharra bere baserrian gustura dagoenez eta Euskal Herrian jada lan handia duenez, bere bilobari egokitu zaio munduan zehar bidaiatzea. Bidaia hauei esker, gainera, gurea den ohitura bat munduan zehar ezagutzera emateko aukera dugu eta, bide batez, guk geuk ere beste herrialdeetako ohitura ere ezagutzeko aukera izan dugu.
VERKAMI plataforma bidez sortu eta ekoiztutako proiektua.
Hizkuntza: Euskaraz
Atari ofiziala
Trailerra
Fitxa Teknikoa
Zuzendaria: Iñigo Iraultza Garcia
Gidoilaria: Mikel Ramirez
Argazki zuzendaria: Markel Redondo
Muntaketa: Mikel Ramirez

