Azala

Amaren Eskuak

Sinopsia

Nereak 38 urte ditu. Bizitza familiarra eta profesionala uztartu nahi dituen ama bat da. Egunkari bateko erredakzioan egiten du lan. Egun batetik bestera, ordea, Nereak bere bizitzan duen desoreka handitu egingo da bere ama Luisa, memoria galtzen hasita, ospitalera eramango duten egunean. Nerea errudun sentituko da, erreakzionatu ez zuelako amaren gaixotasunaren lehen arrastoak agertu zirenean; eta, une hartatik aurrera, Luisaren ordulariak iraganera jauzi nola egiten duen ikusiko du. Luisak ez du bere alaba ezagutuko eta Nereak, berriz, ez du ulertuko zergatik eskatzen dion bere amak itsasargira eramateko, zergatik aipatzen duen ametsetan Nereak berak ezagutzen ez duen German izeneko gizon bat.



Hizkuntza: Euskaraz



Trailerra


Fitxa Teknikoa

Zuzendaria: Mireia Gabilondo

Gidoilaria: Josu Bilbao, Karmele Jaio

Ekoizleak: Eduardo Barinaga, Karmelo Vivanco

Argazki zuzendaria:

Arte zuzendaria: Luisa Lopez Telleria

Zuzendari laguntzailea: Aitor Vitoria

Produkzio zuzendaria: Asier Bilbao

Musika: Pascal Gaigne

Muntaketa: Maialen Sarasua

Jantziak: Ana Turrillas

Makillajea: Eva Alfonso

Ile-apantzailea: Maribel Bernales

Datuak

Irabaziak: 27772,74

Ikusle kopurua: 5294