Sinopsia
Moda adierazpen artistikoa den aldetik, beste arlo batzuekin daukan lotura aztertzen du sakon dokumentalak. Musika, arkitektura, eskultura, pintura, literatura eta zinema lirateke diziplina horiek. Dokumental honetan modaren azterketa egingo da: lehenengo jostunen lanetatik hasita (beraien lanak direla-eta, jantzi eta soineko anonimoak artelantzat hartu zituzten garai batetik aurrera) garai modernoetara; hau da, teknologia, kontsumismoa eta etorkizuneko moda jaun ta jabe diren garai honetara. Mende osoko sormena eta garapena aztertuko da, itzal handiko moda-diseinatzaileen lanak hizpide hartuta.
Hizkuntza: Euskaraz
Fitxa Teknikoa

