Azala

Mikel Laboa (1934-2008)

Sinopsia

2008ko urrian ekin zitzaion Mikel Laboaren lan berezi hau prestatzeari. Laboa bera eta Marisol Bastida emaztea lanean hasi orduko, abenduaren 1ean, hil egin zen kantari gipuzkoarra.Heriotzaren ondoren, Marisol Bastida alargunak hartu zuen egitasmoaren gidaritza,berak zuzendu du dokumentalak.


Ordu bat eta berrogei minutuko iraupena du eta bi ataletan banatuta dago.Lehenengoan, batez ere, Mikel Laboa berak kontatzen du bere bizitza eta obra. 1978. urteanHerri Irratian Mikel Laboari egin zitzaizkion elkarrizketa batzuetan oinarrituta dago lehenatalaren egitura. Bigarrenean, aldiz, bere ingurukoek hitz egiten dute Mikeli buruz: Iñaki Salvadorrek etaJosetxo Silguerok, batik bat. 

Filma guztian zehar beste hainbat musikarik eta artistak hartu dute parte: Koldobika Jauregi,Xabier Montoia, Ruper Ordorika, Anari, Karlos Osinaga, Quico Pi de la Serra, Lluis Llacheta Raimon.Kontakizun horiei lagunduz, Mikelen bizitza bete zuten irudi ugari, urteetan zehar emandakokontzertuak eta, batez ere, grabatutako kantuak jaso dira.



Hizkuntza: Euskaraz



Pelikula

Fitxa Teknikoa

Zuzendaria: Mari Sol Bastida