Sinopsia
Iratze sortzen da dantzarik ez duen (dantza galdu duen) herrialde zapaldu batean. Haurtzaroan misteriotsu zaizkion arrazoi batzuengatik amak etxea uzten du. Urte batzu berantago estatu zapaltzaileak bere aita erailtzen du. Iratze bakarrik gelditzen da arrotza iruditzen zaion munduan.
Baina oroitzapen batek biziari lotzen du: bere amaren dantzak, bakarrik zirenekoak.
Euskal Kultur Erakundeakren eskariz, SOKA, dantzari buruzko erakusketarentzat ekoiztutako bideoa. Sorkuntza eta transmisioaren gaia hartu eta, Eki Pagoaga errealizatzailearen eskuetan geratu zen film labur honen sormen prozesua. Orotara hamabost bat pertsonek parte hartu zuten filmaren ekoizpenean.
Hizkuntza: Euskaraz
Atari ofiziala
Fitxa Teknikoa
Zuzendaria: Eki Pagoaga, Ximun Karrere
Gidoilaria: Eki Pagoaga
Ekoizleak: Ximun Karrere
Produkzio zuzendaria: Maialen Duguine
Posprodukzio soinua: Anize Ameztoi