Azala

Izan Pirata

Sinopsia

Donostiako Piratak herri mugimendua Udalak antolatzen zuen Aste Nagusiarekin hautsi nahi zuten gazte batzuek sortu zuten. Hitzetatik ekintzetara pasa eta urte askotan programa ofizialaren alternatiba izan den eskaintza antolatu dute. Egun, Udalaren aitorpena ere lortu dute.

Ideia batzuetan oinarritzen dute jarduna: Jaiak herriarenak dira eta horregatik, herrikoiak eta parte-hartzaileak behar dute izan, festa euskaldunak nahi dituzte, genero berdintasuna eta ingurugiroa errespetatzen dutenak. Urtez urte frogatzen ari dira ametsak errealitate bihur daitezkeela eskuak elkartu eta urrats sendoak emateko borondatea badago.

Dokumental honekin bere experientzia azaldu nahi diote Donostiakoa, Euskal Herrikoa edo nonahikoa den eta herri mugimenduetan interesa duen edonori. Bere txikitasunetik, denok harro egoteko moduko zerbait lortzen ari direla uste baitute.



Hizkuntza: Euskaraz





Trailerra


Teaserra


Fitxa Teknikoa