Sinopsia
Lekeitioko parrokoa izan da 24 urtez Ansola, eta gainera, zinemazale amorratua izanik, euskal zinema bete-betean bultzatu du, eta zinegintza irakaslea izan da Markinako Lanbide Eskolan. Markinako zine-kluba eta Euskadiko beste zenbait herritakoak ere zuzendu ditu, eta 1978an, Euskal Zinema Bilera antolatzen hasi zen Lekeition, ikasle ohi batzuekin.
Zenbait ikusentzunezko zuzendu ditu ere, besteak beste "Itsas Ontzigintza".
Hizkuntza: Euskaraz