Sinopsia
Berlingo harresia erortzean, bereizketa harresiak iraganean artxibatu genituen. Errealitateak justu kontrakoa dio, ordea. Sekula baino harresi gehiago daude, egun. Milaka kilometro hesi, burdin-sare, txarrantxa zein harresi daude planetaren luze-zabal anitzean. Film honek harresi arras ezberdin hauen alde bietan bizi diren pertsonen zinezko istorioak ditu ardatz. Alde bietan esperantza, beldur, pentsamendu, emozio eta bizirauteko gogo bera konpartitzen dela islatzen duten gertuko kontakizun biziak dira.
Arena Comunicación Audiovisual eta Txalap.Art enpresek ekoitzi zuten lan hau, eta Pablo Iraburu eta Migueltxo Molina izan zituen zuzendari 2015eko Zinemaldiko Zinemira sailean aurkeztu zuten.
Hizkuntza: Euskaraz
Atari ofiziala
Trailerra
Fitxa Teknikoa
Zuzendaria: Pablo Iraburu, Migueltxo Molina
Gidoilaria: Judith Torrea, Pablo Iraburu
Ekoizleak: Itziar Garcia Zubiri, Igor Otxoa
Argazki zuzendaria: Pablo Iraburu
Musika: Mikel Salas
Muntaketa: Migueltxo Molina
Datuak
Irabaziak: 4.748,10
Ikusle kopurua: 826

