Azala

Negu Gorriak: Hitz Egin!

Sinopsia

1991 urte garrantzitsua izan zen Negu Gorriak taldearentzat.

 Mikel Anestesiak eta Mikel Bapek bat egin zuten eta Esan Ozenki (euren diskoetxea) sortu zuten; eta Gure Jarrera diskoa kaleratu zuten. Hori esker, oso ospe ona lortu zuten musikazaleen artean, baina oso ospe txarra Ustelkeria kanta zela eta. Horretan, Enrique Rodríguez Galindo guardia zibileko koronela gogor kritikatzen zuten bahitutako kokaina saltzeagatik eta GAL talde terroristan parte hartzeagatik.

1993an Rodríguez Galindok taldea salatu zuen eta epaileek 15 milioi pezeta ordaintzera zigortu zituen. Gorago jo behar izan zuen Negu Gorriak taldeak koronelari diru hori ez ordaintzearren, kanta-eskubideak eta diskoetxea koronelen esku geratzeko arriskua handia zen. Taldeak "HITZ EGIN!" izeneko kanpaina abian jarri zuten orduan. Hainbat artistak Negu Gorriak-ekin bat egin zuten, adierazpen askatasuna arriskuan zegoela aldarrikatuz. Azkenean, Espainiako Auzitegi Gorenak taldea absolbitu egin zuen.


Hitz egin kanpaina horren inguruko irudiak, garaian jazo zenaren testigantza direnak, biltzen ditu dokumentalak.



Hizkuntza: Euskaraz



Fitxa Teknikoa

Zuzendaria: Manolo Gil

Muntaketa: Manolo Gil