Azala

Hesiak Gainditzen

Sinopsia

Hesiak Gainditzen dokumentalaren ideia duela urte eta erdi inguru sortu zen Arrasateko Txatxilipurdi Elkartean. Asmoa, hizkuntzaren transmisioaren garrantzia azpimarratzeaz gain euskarara hurbiltzeko eta euskara hurbiltzeko ahalegina egin zutenei eta egiten ari direnei esker ona adieraztea zen. Arteman Komunikazioari proiektua proposatu eta hauek ekoiztutako dokumentala da. Ezin aipatu gabe utzi Udalaren laguntza ere izan dutela.

Arrasateko eta inguruetako familia eta guraso ezberdinen testigantzak jasotzen dira dokumentalean. Garai batean espainiar estatutik etorri eta euskaraz ikasi ez arren bere ondorengoei euskaraz ikasteko bidea erraztu zutenen, atzerritik etorri eta euskaraz ikasi dutenen edota Euskal Herrian jaio arren euskara galdu eta berreskuratu dutenen testigantzak jasotzen dira dokumentalean.



Hizkuntza: Euskaraz

Atari ofiziala

Pelikula

Fitxa Teknikoa

Zuzendaria: Jon Maia

Gidoilaria: Jon Maia